<Aiumeen Basoa> page <Iraganeko Bide Malkartsutik> album page |
Jentil OdolaEhun ekaitzen indarrenPareko erasoa gure mendietan, Odol errekak doaz herrisketan Kixmi delakoaren izenean Haritzpeko legeak daude apurtuta, Gorpuen artetik jentil bat ihesi doa Basoaren ilunean, zuhaitzen besapean, Herriaren jakinduria ezindu dute hautsi Bihotza paparretik irten beharrean Sugar-en izena duelarik ahotan Nortasunaren zutabeak jausi dira, Ta sustraiak denboran sakon dirau. Basoaren ilunean, zuhaitzen besapean, Herriaren jakinduria ezingo dute hautsi Bere bizia luzatu da errito zaharrei esker, Baina oriandik gogoan dut, Aitor handiaren zazpi herriak Bat zirenean, naturarekin bat… Ibaiaren bidetik doan urak, jarraitzen du bidea, Hautsitako, hautsitako bihotzak izango dira Kondaira hazia … Haize lehuna, zurekin egan, suaren beroak, Indartzen, begietan islada, begietan, Gure min guztia… Pagadiek babesten dute bere bidean, Urrutiko txalaparta soinuek gidatzen duten bitartean, Han goian, adarraren soinu sarkorra askatuko du Lau haizetara, sua, lurra, ura, haizea… Ez dago inor bizirik bailara hontan, Mendiaren haunditasuna haundiago da orain, Arbasoen hitzak entzun dira izadiaren eztarrian Lurraren oparia den jentil odola Haritzpeko legeak daude apurtuta, Gorpuen artetik jentil bat ihesi doa. Basoaren ilunean, zuhaitzaren besapean, Herriaren jakinduria ezingo dute hautsi |