<Aiumeen Basoa> page <Iraganeko Bide Malkartsutik> album page |
Ekaitzaren BegitikUdazken laino bat bezala joan zinen,Uste nuen ez ninduzula harrapatuko inoiz Goibel nago ta ez dakit alboan bazaude Mila soinuetan apurtzen naiz, euria bezain arin Oroitzapen guztiak ezerezean galduko dira orain Berdin da, etorkizun eta iragan, itzuliko dira Ta ni ekaitzaren begitik begira Bizipenen ur jausiak itotzen gaituzten Ordu ilun hontan, Zure besarkada batez eginda legoke, Lore bat bezala, ximeltzen.. Ni izango naiz, bai ni izago naiz, Itxuarentzat paisaia, Txori askearen hegoentzat zeru zabala. Basoan, bi aihen belar bezala bezarkatuko gara Zure malko goxoak biziaren aintzirara ixuri artean Beldurraren malkoak haizeak darama Argiaren dizdira da erakartzen nauena, Joango naiz, joango naiz, ez... Hilkorren seme-alabak biluzik Orain nire aurrean, Biziaren iturrian denok ur berbera |